Bebras Contest Documento sin título
bebras

Bebras Contest

Lehen eta bigarren mailako zentroetarako Informatika lehiaketa

Parte hartu nahi baduzu:

Izena eman
Aurkezpena

Informatika bultzatzeko asmoarekin, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) erabiliz, proba bat Europako herrialde batzuetako ikastoletan eta ikastetxetan egiten da, Bebras Contest izenekoa. Lehengo Hezkuntzako 5. mailatik Batxilergoko 2. mailarako ikasleen artean garatzen da.

Europan 2004 urtean hasi zen, eta 2012an munduko 21 herrialdek baino gehiago eta 500.000 ikaslek baino gehiago parte hartu zuten.

Bebras ekintza urtero azaroaren aste batean egiten da. Ikastetxeetako edo ikastoletako irakasleek ekintza gainbegiratzen dute haien geletan.

Zertan datza ekintza?

Bebras ekintzan informatikako hainbat arlo ezberdin kontuan hartzen dira: logika, algoritmoen ulerketa eta azalpena, datu kodifikazioa eta ezkodifikazioa, datu egiturak, informatika eta gizartea, etab.

  • Ekintzaren iraupena 45 edo 50 minutu izaten da eta 12 - 15 galdera erantzun behar da.
  • Informatika ezaguera ez da behar erantzuteko.
  • Ekintzak lau maila ezberdin dauka: Lehengo Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak, DBHko 1. eta 2. mailakoak, DBHko 3. eta 4. mailakoak, eta Batxilergokoak.
  • Ekintza Europako herrialde guztietan aste berberan egiten da azaroaren lehenengo egunetan.
  • Ekintza aste horretako edozein momentutan egin daiteke. Irakasleen iritziz bidezkoa izango denean.
  • Irakasleak bere ikasgaian Bebrasen aurreko urteetako ariketak erabili ditzake ikasturtean zehar.
  • Ikasleek haien emaitza ikus dezakete eta irakasleek haien ikasle guztietakoak, ondorioak ateratzeko.

Ariketak adibide

Desarrollado por:

UPV/EHU

Con la colaboración de:

Govierno Vasco

Dentro del grupo Bebras.org

bebras